Bezeroaren arreta-zerbitzua eta Bezeroaren Defendatzaile zerbitzua

CaixaBank zerbitzu honetara erantsitako "CaixaBank" Taldeko erakundeen eta bere bezeroen erreklamazioak eta kexak konpontzeko eta zaintzeko Bezeroarentzako Arreta Zerbitzu batez hornitu da.

Bezeroek, euren erreklamazioak Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuan aurkeztu ditzakete, calle Pintor Sorolla, 2-4. 46002 Valencia, [email protected] posta elektronikoan, bereziki horretarako prestatutako inprimakian edo CaixaBankeko edozein bulegotan.

Hurrengo imprimakiaren bidez ere erreklamazio bat egin dezakezu inprimakia.

Zure txartelaren kargu batekin ados ez bazaude eta oraindik ez baduzu hasi txartelaren eragiketa itzultzeko eskaera, inprimaki hau ez da horretarako. Hemen azalduko dizkizugu zure txartelaren eragiketa itzultzeko eskaera egiteko urratsak.

Bezeroarentzako arreta zerbitzuaren bidez bezeroek kontsultak edo iradokizunak bezalako beste eskaera mota batzuk egin ahal dituzte Bezeroentzako arretara sarbidea.

Gizabanako sistemaren pentsio planen parte-hartzaileek eta onuradunek egiten dituzten erreklamazioak Parte-hartzailearen Defendatzailearen aurrean aurkeztu behar dira. Halaber, BGAE gizabanako modalitatearen bazkide arruntek eta onuradunek euren kexak edo erreklamazioak Alkartutako Defendatzailearen aurrean aurkeztu behar dituzte. Biorganoentzat posta-helbidea Velázquez kalea, 80, 1 eskuina, 28001 Madril da eta helbide elektronikoa [email protected] da. Informazio gehiago izateko VidaCaixa web orrialdearen "erreklamazioak" atala kontsultatu www.vidacaixa.es

Araudiak
 

1. CaixaBanken Bezeroen Defentsarako Araudia (pdf)

Gainbegiraleen Erreklamazio zerbitzuak
 

1. Banku- zerbitzuak: erreklamazioak Espainiako Bankuaren Erreklamazio Zerbitzura zuzendu daitezke (Alcalá kalea, 48, 28014, Madril) (pdf)

http://www.bde.es


2. Inbertsio Zerbitzua eta balioen merkatua: erreklamazioak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalera zuzendu daitezke (C/Edison, 4 -28006 Madril)

2.1. Gizabanako erreklamazioaren inprimakia (pdf)
2.2. Erreklamazio kolektiboaren inprimakia (pdf)

3. Aseguruak eta pentsio-planak: erreklamazioak Aseguru Eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Orokorrera zuzendu daitezke (Plaza de la Castellana, 44, Madril) (pdf)

4. Auziak Linean Ebazteko Europar Batasunaren Plataforma


Kontsumitzaileari emandako informazioa (Katalunia)

012 zenbakiaren bidez, Kataluniako Generalitateak emandako, kontsumitzailearen kontsulta telefoniko zerbitzuaren existentzia jakinarazten da. Erreklamazio/salaketa orri ofizialak daude bezeroen eskura. Erakundeak doako eta telefono bidezko bezeroarentzako arreta zerbitzua du, +34 938 87 25 25 eta 900 40 40 90 zenbakien bitartez. Halaber, Kataluniako Kontsumo Kodeari buruzko, uztailaren 20ko 22/2010 Legean azaltzen denaren arabera, kontsumitzaileak diren pertsonak hitzartzeko interesa duten oinarrizko zerbitzu finantzarioen kontratu orokorren baldintzen eredu bat eskatu dezakete.

Kontsumitzaileentzako informazioa (Andaluzia):

Andaluziako Autonomia Erkidegoko kontsumitzaileen eta erabiltzaileen kexa- eta erreklamazio-orriak arautzen dituen maiatzaren 17ko 82/2022 Dekretuari jarraituz, Andaluziako kontsumitzaileek erreklamazio edo kexa bat aurkeztu ahal izango dute paperean edo formatu elektronikoan, arau honen II. eranskinean ezartzen den ereduaren arabera. Erreklamazioak posta arruntez aurkeztu ahal izango dira Bezeroentzako Arreta-Zerbitzuan (Servicio de Atención al Cliente, calle Pintor Sorolla, 2-4, 46002, Valencia), edo [email protected] posta elektronikoaren helbidean edo CaixaBank-en edozein bulegotan.

Kontsumitzaileak web-atari honetan eskura dezake kexa eta erreklamazioen orria: www.consumoresponde.es: I Eranskina KEO 82-2022 Dekretua (2022-10-18an eguneratua).pdf (consumoresponde.es)

Zerbitzu finantzarioen bezeroen gardentasun eta babes araudia

Kontsumitzaileen Babesaren Araudi Orokorra eta kontratazio baldintzak

  • Azaroaren 16ko Legegintzazko 1/2007 Errege Dekretua. Beraren bidez, ontzat eman ziren Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren testu bategina eta osagarrizko bestelako legeak.
  • Apirilaren 13ko, 7/1998 Legea, kontratazioaren baldintza orokorrei buruzkoa
  • Kataluniako Parlamentuko, Kataluniako Kontsumo Kodearen uztailaren 20ko, 22/2010 Legea.

Hipoteka-maileguak:

  • Martxoaren 30eko 2/1994 Legea () hipoteka maileguen subrogazioari eta aldaketari buruzkoa.
  • Martxoaren 9ko 6/2012 Errege Lege Dekretua, baliabiderik gabeko zordunak babesteko premiazko neurrien ingurukoa.
  • Maiatzaren 14ko, 1/2013 Legea, hipoteka zordunei babesa indartzeko, zor eta alokairu sozialaren berregituratzeko neurriei buruzkoa.

Kontsumorako kreditua:

  • Ekainaren 24ko, 16/2011 Legea, Kontsumo Kredituen kontratuei buruzkoa.

Banku- zerbitzuei buruzko araudi orokorra

  • Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren, banku-zerbitzuen bezeroaren gardentasun eta babesari buruzko Urriaren 28ko, EHA/2899/2011 agindua.
  • Espainiako Bankutik, kreditu erakunde eta ordainketa zerbitzu hornitzaileei banku-zerbitzuen gardentasunari eta maileguen ematearen erantzunkizunari buruzko, ekainaren 27ko, 5/2012 zirkularra.

Ordainketa zerbitzuak

  • Ordainketa-zerbitzuen azaroaren 13ko 16/2009 legea.
  • Ekainaren 14ko EHA/1608/2010 Agindua, ordainketa-zerbitzuei aplikatu beharreko baldintza-gardentasunaren eta informazio-baldintzen ingurukoa.
  • Martxoaren 14ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 260/2012 Araudia (EB). Beraren bidez, baldintza teknikoak eta enpresa-baldintzak ezartzen dira euroetan egiteko transferentzietarako eta helbideratutako zordunketetarako, eta 924/2009 Araudia (EE) aldatzen da.
  • Inbertsio-zerbitzuak
  • Balioen Merkatuaren inguruko uztailaren 28ko 24/1988 Legea.
  • Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren, inbertsio zerbitzuen enpresen erregimen juridikoari eta inbertsio zerbitzuak ematen dituzten gainontzeko erakundeei buruzko, otsailaren 15eko 217/2008 Errege Dekretua, zeinen bidez araudi hau aldatzen den Balore Merkatuaren Batzorde Nazionaleko abenduaren 12ko 7/2011 Zirkularra, tarifen informazio-liburuxkaren eta kontratu tipoen edukiaren ingurukoa.
  • ECC/2316/2015 Agindua, azaroaren 4koa, produktu finantzarioen berri emateko eta haiek sailkatzeko betebeharrei buruzkoa.

Bezeroaren arreta-zerbitzua eta Bezeroaren Defendatzaile zerbitzua

  • Finantza-sistema erreformatzeko neurrien inguruko azaroaren 22ko 44/2002 Legea, ekonomia jasangarriaren inguruko martxoaren 4ko 2/2011 Legeak aldatuta.
  • Bezeroarentzako arreta Departamentuei eta Zerbitzuei eta erakunde finantzarioen bezeroaren defendatzaileari buruzko, martxoaren 11ko, ECO/734/2004 agindua.
  • Azaroaren 16ko ECC/2502/2012 Agindua: beraren bidez, araupetzen da erreklamazioak Espainiako Bankuaren, Balore Merkatuko Batzorde Nazionalaren eta Aseguru eta Pentsioen Zuzendaritza Nagusiaren erreklamazio-zerbitzuen aurrean aurkezteko prozedura.